Tarambolok, Barakaldoko inauterietako protagonistak, aurten jai hauek etxean bizitzea eta gozatzea nahi du, poztasun handiz.

Horretarako prestatu du web hau, eta bertan, jarduera, jolas eta tailer dibertigarri ugari proposatzen dizkigu. Tarambolok gustuko ditu jaiak eta, horregatik, parte hartzera animatzen gaitu, gainera, kuxkuxeroa denez, gure argazkiak bidaltzeko eskatzen digu.

Guztiok motibatzeko, zozketa bat antolatu du!
Beraz, ezin diogu hutsik egin; ondo baino hobeto pasatu beharko dugu.

Zozketa

Bidal iezaguzu 2021eko inauterietan ateratako argazki bat, eta 30 sarien zozketan sartuko zara. Parte hartu!

parte hartu!

Tailerrak

Tailerretan mozorrotu, makillatu eta era guztietako osagarriak prestatu ahal izango dituzu, inauterietan nahi duzun pertsonaia izan zaitezen. Gozatu!

Gozatu!

Jolasak

Tarambolok jolas ugari prestatu ditu zure trebetasunak probatzeko.

Anima zaitez!

Euskal inauteria

Ikasi zenbat dantza eta pertsonaia ditugun gure inauterietan.

Sartu!

Nire inauteri gogokoena

Bidali iezaguzu gogokoen izan duzun iraganeko inauteriko argazki bat. Argazki-galeria batean bilduko ditugu jasotako argazki guztiak.

Parte hartu!

Kartelak

Barakaldoko azken 25 urteotako inauterietako kartelen erakusketa birtuala.
Sartu!

Eskerrik asko!

Tarambolo eta bere talde osoaren izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu inauteri bitxi hauetan parte hartu duzuen guztioi.

Bereziki, beren bideoekin lagundu duten entitate barakaldar guztiei eta gainerako parte-hartzaileei, sormenagatik.

Eta jakina, eskerrik asko etxetik parte hartu duzuenoi zuen argazkiak bidaltzen. Hona hemen irabazleen zerrenda.